Santu guzien eguna

Mattin LARRALDE 2013ko azaroaren 14a

Azaroaren 1ean Santu Guztien eguna zela-eta jende asko izan zen hilerrian. Dena lorez bete eta oso ongi apaindu zuten. 
 
Oporraldia gozatzeko asmoz, jende ugari izan da gure herrian bisitan. Landetxeetan, bainuetxean, herriko ostatuan eta jatetxean aspaldiko partez ikusi den jende etorrerarik handiena izan zen. Horrela segi dezala, beha­rrezkoa baitu gure in­guruak turismoaren bultzada.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun