Errekako eskubaloi talde guztien aurkezpena azaroaren 23an eginen da. Egun horretan talde seniorrak Huarteren kontra jokatzen du, eta ondoren Errekako talde guztiak aurkeztuko dituzte. 19:00ak aldera hasiko dira aurkezpenak. 7 talde eta 130 jokalari ditugu aurten lehian: senior mutilak, jubenil mutilak, kadete neskak, infantil mutilak, infantil neskak, alebin neskak eta prealebin mixtoa.