Erreka Kirol Elkartearen Eguberriko saskiaren boletoak salgai jarriak dituzte herriko komertzioetan eta jokalarien bidez. Saskiaren komisioak saski ederra prestatu du aurten. Horrela egonen da osatua: Asteburuko ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, Telebista DVDarekin, Elgorriagako Balnearioan bi pertsonentzako bonoa bazkaria barne, Segway-en ibilaldia Leurtza Abenturaren eskutik bi pertsonentzat, Ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...
Gogoratu behar da Eguberriko Saskia hagitz garrantzitsua dela Elkarteko jarduerak finantziatzeko. Zozketa abenduaren 20an izanen da, Erreka Kirol Elkartearen egoitzan, arratsaldeko 8etan.