Alex Txikonek Errekako bi kiderekin apustua eginen du

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

8 kanaerdiko aizkoraz moztu eta 8 kilometro lasterka egin beharko ditu, Juan Telletxea eta Santi San Migelen kontra

Abenduaren 21ean, Errekaren Mendiaren Egunarekin bat eginez, izugarrizko apustua eginen da. Alex Txikon mendizale-korrikalari-aizkolari famatua alde batetik, eta Santi San Miguel eta Juan Te­lletxea Errekako kideak bertzetik.
 
Alex Txikonek 8 kanaerdiko moztu beharko ditu eta ondoren 8 kilometro laiskerka osatu. Lan bera egin beharko dute Errekako kideek, baina bakoitzak bere espezialitatean txandaka: Juanek 8 kanaerdikoak moztuko ditu eta Santi San Miguelek 8 kilome­troak laisterka egin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun