Azaroaren 1ean jokatu ziren udal pilotalekuan Miguel Latasa zenaren omenez laugarren aldiz antolatutako pilota txapelketako finalak. Orain arte Arruteneko frontoian, Latasaren etxean jokatzen ziren finalak, baina ttiki gelditu eta udal pilotalekura eramen dira aurten. Kadete mailako finalean, Peio Echeverria (Ultzama) eta Iker Espelosin (Sunbilla) lehiatu ziren lau terdiaren barrenean eta ultzamarra nagusitu zen, 18-10. Gazte Mailako finalean, kantxa osoan eta binaka, Huarte taldeko Iker Zamora eta Jabi Lezaun (bi hauek Espinal eta Goñiren ordez aritu ziren) 22-14ko emaitzarekin gailendu zitzaizkien Bortzirietako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendiri, (azken hau Jon Olaizolaren ordez aritu zen).