Urriaren 20tik 26ra, Sunbillako 5.eta 6. mailako ikasleak, Beintza, Narbarte, Elgorraga, Zubieta eta Iturengo ikasleekin batera, 25 guztira, Ezcaray-ko (Errioxa) El Molino Viejo aterpetxera joan dira Hezkuntza Ministerioak antolatutako English Inmersion programan parte hartzera. Bertan Pontevedrako Poio herriko ikasleekin batera egon dira egunero egin diren ekintza guztietan parte hartuz, Haritz Arriola irakasleak erran digunez. Ikasleek egun guztiak ekintzez beteta eduki dituzte, bertako begirale eta hemendik joandako irakasleekin, ingeleraren arlo ezberdinak lantzen. Honen ondotik afaldu eta gauerako antolatuta zeuden ekintzak egin dituzte, kluedoa, gimkana, beldurrezko gaua… Azken egunean ikasleek Disko festa eduki zuten.
Aterpetxeko 7 begiraleak Ingalaterrakoak eta Irlandakoak dira eta egunero ikasleekin ingeleraz naturarekin zer ikusia dituzten gaiak landu dituzte. Gaiak ahalik eta modu entretenigarrienean lantzen saiatu dira, jokoak erabiliz. Gainera beraien arteko erlazioak bultzatzeko 50 ikasleak 4 taldeetan banandu dituzte galiziarrak eta hemengo ikasleak nahasiz.
Eduki duten denbora librean ikasleek kirol eta joko ezberdinak egin dituzte eta egun batean Ezcaray herrira bisita egin dute hemengo Irakasle baten laguntzaz.