Baztan eta Bidasoko ekintzaileendako eta enpresendako zuzendua,Nafarroako Mendialdean finatziazio-aukerak ezagutzeko lanaldia antolatu du Cederna-Garalurrek azaroaren 19an, astearte arratsaldeko 6etatik 8etara Alkaiagako enpresa-zentroan. Enpresa-proiektuak finantzatzeko formulak ezagutaraztea izanen da jardunaldiaren helburua.
Astearte arratsaldeko 6etan jardunaldiaren aurkezpena eginen du Isabel Elizalde, Cederna-Garalur elkarteko gerenteak.
18:10ean, bankuen finatziazioaz ariko dira. Alde batetik, ekintzaileendako tresnak ezagutzera emanen dituzte Alberto Pardo, Caixako Aragoiko, Nafarroako eta Errioxako ETEen arduraduna eta Silvia Larrea, Caixako partikularren bankukoak, Danoel Montoya, Rural Kutxako ekintzaileen lerroko arduradunak eta Maria Jose Burgos, Laboral Kutxako Gaztempresa Fundaziokoak. Bertzetik, Moderna-Europako Inbertsio Bankuen (EIB) Funtsak ezagutzera emanen ditu Luis Goñi Navarro, Moderna Planaren kudeaketa- eta finantziazio-arduraduna.
19:00etan Business Angels-eri buruz ariko da Pablo Martinikorena, Esyges aholkularitza-enpresaren bazkide-sortzailea.
19:10ean, Crowfundig-az ariko da Alfonso Prim, Nadielabs enpresaren bazkide sortzailea eta Crowfundibg eta Crowdinvestingeko kasu errealak eta Bestaker Plataforma aurkeztuko ditu.
19:20an Banka etikoa eta jasangarritasuna: Triodos Bank izanen du hizpide Martin Guiñazúk, Triodos Bank-eko lurralde-zuzendariak, erdialde eta ipar eremurako.
19:40ean arrisku kapitala eta partaidetza maileguak (Sodena) izanen da Catalina Labiano, Sodena proiektuko hazi-kapitalaren proiektukoteknikariaren solasgaia.
19:50ean, elkarrenganadako bermedun soziatateei buruz ariko da Sonagar (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) elkarteko Santiago Cámara.
Lanaldia bukatzeko, galderak eta itxiera ekitaldia eginen dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!