Ateak Ireki webgunea ixteko agindu du Auzitegi Nazionalak

Ttipi-Ttapa 2013ko azaroaren 14a

Herrira mugimenduarekin lotu du Interneteko ataria eta horregatik eman du agindua

Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, Ateak Ireki webguneak Herrira mugimenduarekin lotura duela dio Espainiako Auzitegi Nazionalak eta horregatik eman du Interneteko ataria ixteko agindua. Dena den, epaia ez da irmoa eta helegitea aurkezteko aukera dago. Noiz arte ez jakin arren, oraindik interneteko atarian sar daiteke.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixteko agindua eman du Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, horren arabera, Ateak Irekik Herrira mugimenduarekin lotura duelako. Dena den, epaia ez da irmoa eta helegitea aurkezteko aukera zabalik dago. Noiz arte ez jakin arren, oraindik interneteko atarian sar daiteke.

Ateak Irekiko kideek «adierazpen eta informazio askatasunaren kontrako eraso berria» izan dela salatu dute. Gogoratu dutenez, «Ateak Ireki hainbat kazetari nafarren bultzadari esker sortu zen, Apurtu.org itxi ondotik gurea bezalako hedabideek tokia behar zutela eta adierazpen eta informazio askatasuna errespetatu beharra zegoela iritzita». Horregatik uste du «gaurkoa Euskal Herrian demokrazioarentzat egun tristea dela», eta gaineratu duenez, «Auzitegi Nazionalak erabakitzen du beste behin ere herritarrek zer irakurri behar duten eta zer ez». Ohar bidez jakinarazi duenez, «eraso antidemokratiko honi aurre eginen diogu eskuetan dugun arma bakarra erabiliz, adierazpen askatasunaz, alegia».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun