Bidazi elkarteak batzar orokorra eginen du azaroaren 15ean Alkaiagan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 12a

Bidazi elkarteak egin duen aurkezpenetako bat, Arantzan. Artxiboko argazkia

Azokarako aproposa dirudien lokala aurkeztuko dute, bertze gaien artean

Azaroaren 15ean, ortziral arratsaldeko 7etan Bidazi Bidasoaldeko trasformazio mugimenduak Batzar orokorra deitu du Cederna-Garalurrek Alkaiagan duen egoitzako bilera-gelan. Hainbat puntu lantzen aritu dira azkeneko hilabeteetan, eta azkenik elkarteak baditu proposamen batzuk bazkide guztien artean eztabaidatzeko.

Alde batetik, Azokarako aproposa dirudien lokala aurkeztuko dute. Antolatuko dituzten komisio edo lan taldeen inguruan ere solastuko dute, denen artean talde hauek betetzen joateko. Bertzalde, lokala montatzeko izanen den lanari aurre egiteko, auzolanerako deialdia ere luzatuko dute. Zehazki, batzordearen osaketa, barne araudiaren onespena (kuotak, auzolana…), lokalaren proposamena eta komisioen proposamena landuko dituzte.

Behin lokalarena argituta, hilabeteroko kuota ordaintzen hasiko dira, beraz bazkide zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia eraman beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun