Amaiurrek irabazi du Nafarroako sokatira txapelketako 640 kiloko txapela

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 11

Amaiurrek jantzi du 640 kiloko txapela. Larunbat honetan 600 kiloko lehen jardunaldia etxean jokatuko dute. Xagu-Lesaka

Berriozarren berdindu egin zuen etxeko taldearekin eta lehen jardunaldiko emaitzak erabaki zuen

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketako lehen txapelak erabaki ziren azaroaren 9an Berriozarren. Gizonezkoak zortzinaka 640 kiloko kategorian eta emakumezkoak seinaka 375 kilokoan lehiatu ziren, bigarren jardunaldian. Amaiur eta Basaburua-Imotz izan dira txapeldun, hurrenez hurren.

Amaiurko mutilek tiraldi guziak irabazi zituzten Elizondoko lehen jardunaldian eta horri esker lortu zuten txapelka. Izan ere, Berriozarren berdindu egin zuten etxeko taldearekin, tiraldi bana irabaziz eta pinta puntu terdi lortuz. Txantreak ez zuen tiraldirik bereganatu.

Emakumezkoetan, Elizondon bezalaxe Basaburua-Imotzek lortu zituen hiru puntuak, Txantreak 2 puntu eta Berriozarrek puntu bakarra.

Behin txapel hauek erabakita, 600 kiloko gizonezkoak eta talde mistoak azaroaren 16an hasiko dira Amaiurko pilotalekuan, 18:00etan eta azaroaren 23an jokatuko dute Lesakako pilotalekuan bigarren eta azken jardunaldia, ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun