47 bikotek hasi dute XIII. Bortzirietako eskuz binakako txapelketa

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 31

Ttikienak jokoan, lehenbiziko jardunaldian. TTIPI-TTAPA

Bortzirietako eskuz binakako XIII. pilota txapelketa urriaren 18an abiatu zen. 47 bikote ari dira lehian eta gehienak bortz herrietakoak badira ere, Baztan, Malerreka, Oiartzun, Hondarribi, Irun, Ultzama eta Lapurditik  etorritako pilotariak ere ari dira. Zuzenbidean, abenduaren 14an jokatuko dituzte finalak Berako Eztegara pilotalekuan.
 
Partidak Bortzirietako pilotalekuetan joka­tzen dituzte, bedera­tzi kategoriatan banatuak: ttikiak, umeak B, umeak A, kimuak B, kimuak A, haurrak, kadeteak eta jubenilen B eta A mailak. Beran, larunbat edo igande goizeko 09:30etik ai­tzinera; Lesakan larunbat goizeko 09:30etik aitzinera; Igantzin or­tziral arratsaldeko 6:00etan; Arantzan larunbat goizeko 10:00etan eta Etxala­rren igandeetan goizeko 10:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun