Urriaren 12an jokatu zen Altsasun Euskal Herriko lehen mailako aizkora kanporaketa. 11 aizkolari aritu ziren lehian, Joseba Otaegik ezin izan baitzuen parte hartu lesionatuta dagoelako. 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor moztu behar izan zituzten.
Floren Nazabal izan zen onena eta berekin batera, Unai Otañok, Iñaki Azurmendik, Jon Rekondok, Aitzol Atutxak eta Joxe Mari Olasagastik lortu dute abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den finalerako txartela. Orduan, lan bikoitza izanen dute. Ander Erasun aurtiztarra bederatzigarren izan zen, beraz, ez da finalean sartu baina maila mantenduko du.
Luis Txapartegi bigarren mailara jautsiko da 2014an eta Antonio Senosiainek Joseba Otaegirekin ez jausteko kanporaketa jokatzeko aukera izanen du.
SAILKAPENA:
1. NAZABAL 1 6'11"
2. OTAÑO 16'48"
3. AZURMENDI 17'27"
4. J. REKONDO 18'17"
5. ATUTXA 18'32"
6. OLASAGASTI 18'47"
7. IRAZU 19'02"
8. MUJIKA 19'30"
9. A. ERASUN 19'47"
10. A. SENOSIAIN 20'22"
11. TXAPARTEGI 21'29"