Hamabigarren aldiz Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa antolatu du Erreka Kirol Elkarteak. Txapelketa urtarrilaren erdialdera hasiko bada ere, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta azaroaren 17ra arte egonen da irekia. Apuntatu nahi duenak posta elektronikoz egin behar du salaae@gmail.com helbidera mezua bidaliz edo bertzela, izena emateko orrian, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa apuntatuz. Zazpi kategoriatan jokatuko da.