Otaegik eta Patxi Olazar bikain batek irabazi dute Promozio txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Otaegi eta Patxi Olazar txapeldunak, azpitxapeldun eta antolatzaileekin podiumean. Maialen ANDRES

31-40 irabazi zieten finalean Etxabe II eta Labakari

Otaegik eta Patxi Olazar doneztebarrak irabazi dute erremonteko promozio txapelketa. Urriaren 19an Gala­rretan jokatutako finalean 31-40 irabazi zieten Etxabe II eta Labakari.
Hasiera hasieratik nagusi izan ziren urdinak eta merezimenduz eraman zuten txapela. Patxi Olazarrek partida bikaina jokatu zuen eta bere esperientzia nabarmendu zuen norgehiagoka menpean edukitzeko. Gorriak beti gibeletik izan ziren markagailuan, baina 18-20koa bitarte ez zuten aldea sobera handitzen utzi (10-15ekoa izan zen tarterik handiena).Partida erditik aitzinera alde hori handitu eta azkenean 31-40koarekin nagusitu ziren Otaegi eta Olazar. Txapelketako partida guziak irabazi zituen bikote honek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun