Eresoinka talde folklorikoari buruzko mintzaldia emanen dute

Joana GUERENDIAIN 2013ko urriaren 31

Philippe Regnier-ek eramanen du Lur Berri gelan gaueko 9etan

Azaroaren 2an, gaueko 9etan Eresoinka taldeari  buruzko mintzaldia antolatu dute Lur Berri gelan. Hizlaria Philippe Regnier izanen da. Eresoinka 1937an Eusko Jaurlaritzak sortutako talde folklorikoa zen, gizon eta emaztez osatua. Talde hortan euskal dan­tzak, musika eta kantua nahasten ziren. Mundu mailako arrakasta izan zuen, han eta hemen emanaldiak eskainiz. Sarrerak 2 euroko kostua izanen du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun