Senpert’har hitzaren lehen edizioa egin zen urriaren 25ean Oiartzuna gelan. Taldeka, euskaraz, aktualitateari buruzko sei gaietaz (Patatatik Siriara, euskaraz zeharkatu) mintzatzeko aukera izan zuten Senpereko Euskaraz Bai taldeak bultzatzen duen ekimen honetan. Hamar minutuko txandak egin zituzten gai bakoitzeko eta ondotik, mahaiz mugitu ziren partehartzaileak, ahalik eta pertsona gehienekin hitz egitea bilatuz. Izan ere, ekimen honen helburu nagusia euskaldunak elkartzea da, «gaur egun euskarak nagusiki behar duena erabilera delako».