Aquapole izeneko gune berria inaugauratu dute berriki INRA erakundean Ibarrunen. Miliun bat eta erdiko inbertsioa egin da, erdia Akitaniako lurralde kontseiluak ordaindu duelarik, arrainen, erreken eta itsasoaren inguruan ikerketak egiteko. Akuakultura lehenesten ari da planeta asetzeko ondoko urteetan. Senpereko laborategian alternatiba jasangarriak miatzen dituzte. Denera, 70 lagunek lan egiten dute hor, batzuk Portugal, India edo Txinatik etorriak. Izokina, amuarraina eta aingiraren inguruan ari dira lanean batik bat. Bertzalde, Ecobiop INRAren ikerketa adarrak lankidetza hitzarmena sinatu du duela guti Akitaniako abereen behategiarekin informazio bilketa hobetzeko.