Appel Détresse beti lanean

Franck DOLOSOR 2013ko urriaren 31

Appel Dêtresse elkartearen hitzaldia. Franck DOLOSOR

Azkaine eta Senpere aldean 45 lagun bil­tzen dira Appel Détre­sse elkartearen inguruan munduko behartsuak laguntzeko. Berriki, Joseph Orain Frantzia osoko zuzendariaren bisita izan dute proiektu berriak finkatzeko. 6.000 euro bildu behar dituzte jantoki bat eraikitzeko Haitin. Josteko makinak, parafarmazia produktuak, eskolako edo sukaldeko tresnak ere biltzen dituzte harat igortzeko. Euskal He­rriko elkartea 1988an sortu zen eta aurten bi kamiun jantziz eta janariz beteta igorri dituzte Nantes hirirat gero hortik banatuak izateko Madagaskar, Haiti, Togo eta Senegal bezalako he­rrialdetarat. Appel Détresse elkarteak jantzi merke saltzea egiten du ortzegun guziz eta larunbat goizetan Reketenean Ibarrun auzoan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun