Pierre Dokhelar elizgizona azken egoitzarat segitua izan da

Franck DOLOSOR 2013ko urriaren 31

Ferreroenean sortua, harreman estua zuen Arretxea kolegioarekin

 Pierre Dokhelar 80 urtetan pausatu da be­rriki Kanbon alzheimer eritasuna jasan ondoan. Senpertar hau biziki ezaguna zen Baionako eliz barrutiko irakaskuntza katolikoko zuzendaria izan baitzen urteetan. Filosofia irakaslea izan zen Uztaritze, Baiona eta Madagaskarren. 1990 eta 2002 urte artean Orteseko erre­tor izan zen eta biarnesekin biziki ongi moldatzen zela oroit dira hango herritarrak. Protestanteekin hurbilketa egiten ere entseatu zen. Pierre Dokhelar zenak idatzi frango uzten du. Harreman estua zuen Arretxea Senpereko kolegioarekin, halabainan Ferreroenea bere sortetxearen ain­tzinean dago ikastegi hau bi urratsetan. Errotik euskalduna eta deneri idekia denen zerbitzuko izanez, hau da Pierre herritarraren biziaren laburpena. Paxkal bere ilobak lekukoa hartu du Euskal Haziak Ipar Euskal Herriko sare elebidun katolikoaren arduraduna izanez. Doluminak Dokhelar familiari eta bere hurbilekoei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun