Udazkeneko kontuetan, aipatzekoa da sasoi huntako uztak exkaxak ari direla izaten: gaztain eta geltxaur gutti bildu dira, eta gainera franko ttikiak. Onddoak berriz, irail erdi aldera zerbait bildu ziren, baina geroztik deus ere ez; eta iralekuetan ere, usaian baino franko iratze-rulo guttiago egin dira. Ea zer datorren datozen hilabeteetan!