Salgai daude Sarako bertsu afarirako txartelak

Ttipi-Ttapa 2013ko azaroaren 7a

Hazilaren 12ra arte Herriko Etxeko Edantegian eros daitezke eta gero telefonoz egin beharko dira erreserbak

Miren Artetxe, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira hazilaren 16an Saran eginen den bertsu afarian. Sarako Olhain Ikastolak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatu dute, eta txartela 20 eurotan eskura daiteke.

Sarako Olhain Ikastolak eta Gaztetxeak bertsu afaria antolatu dute hazilaren 20rako. Miren Artetxe, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsutan, eta dagoeneko txartelak salgai paratu dituzte. Hazilaren 12ra arte Herriko Etxeko Edantegian erosten ahal izanen dira, eta ondotik, (0034) 559 542758 edo (0034) 673900352 telefonora deituz.

Bertsu afaria Lur Berri gelan eginen da, 20:00etatik aitzinera. Xutik Erori Arteren musika doinuak aditzeko aukera ere izanen da, baita Sarako Bertsu Eskolako kideen bertsu batzuk ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun