Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen merendua eginen da azaroaren 8an Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 6a

Ortziral arratsaldeko 7:30ean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan

Malerrekan Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merendua eginen dute heldu den ortziralean, azaroaren 8an, arratsaldeko 7:30ean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan.

Malerrekan Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merendua eginen dute heldu den ortziralean, azaroaren 8an, arratsaldeko 7:30ean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia izanen baita.

Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez.

Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan oso gustura egoten direla aipatzen dute. 

 

Informazio gehiago

Solaslaguna (Tel.: 610 920673)

Malerrekako Euskara Zerbitzua (Tel.: 948 451746)

• Malerrekako IKA (Tel.: 948 451555)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun