Ezkurrak eta San Miguelek galdu egin dituzte binakako txapelketako lehen partidak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 5a

Julen San Miguel pilota astintzen eta Joxe Etxeberria adi, txapelketako partidan. Azkenean urdinak nagusitu ziren. Maialen Andres

Punturik gabe daude lehen jardunaldia bukatuta

Erremonteko binakako txapelketako bi partida jokatu dituzte asteburu luze honetan, bata ortzegunean eta bertzea larunbatean. Ortzegunekoan, Etxabe II eta Julen San Migel doneztebarrak 23-40 galdu zuten Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria doneztebarraren kontra. Larunbatean, Ezkurra eta Agirrezabalak 29-40 galdu zuten Juaristi eta Barrenetxea IV.aren kontra.

Erremonteko binakako txapelketako bi partida jokatu dituzte asteburu luze honetan, bata ortzegunean eta bertzea larunbatean. Ortzegunekoan, Etxabe II eta Julen San Migel doneztebarrak 23-40 galdu zuten Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria doneztebarraren kontra. Larunbatean, Ezkurra eta Agirrezabalak 29-40 galdu zuten Juaristi eta Barrenetxea IV.aren kontra.

Ortzegunean, irabazten hasi ziren Etxabe II eta San Migel, 9-1 eta 12-4. Baina urdinek11-36ko partzialarekin buelta eman eta garaipena lortu zuten.

Larunbatean, berriz, partida berdindua joan zen, hogeinako berdinketa bitarte. Hor Barrenetxea agintzen hasi zen eta urdinak joan egin ziren markagailuan (20-24, 21-28, 22-30 eta bukaerako 29-40).

Emaitza horiekin, irabazleek launa puntu lortu zituzten eta galtzaileek alerik ere ez. Beraz, gauzak zail jarri zaizkie Ezkurra eta San Migel-i.

Lehenbiziko jardunaldia akituta, launa puntu dituzte Etxeberria IV-Etxeberria III, Juaristi-Barrenetxea IV eta Uterga-Ion bikoteek, puntu batekin daude Urriza eta Endika eta punturik gabe Ezkurra-Agirrezabala eta Etxabe II eta San Miguel.

 

Urriaren 31ko emaitzak Galarretan

1. Otaegi-Saldias, 28; Ezkurra II-Labaka, 35

2. Etxabe II-San Miguel, 23; Etxeberria IV-Etxeberria III, 40 Binakako txapelketa

3. Juaristi-Agirrezabala, 33; Matxin III-Barrenetxea IV, 40

4. Segurola-Olazar, 23; Matxin VI-Endika, 30

 

Azaroaren 2ko emaitzak Galarretan

1. Juanenea-Aizpuru III, 35; Matxin VI-Larrañaga, 22

2. Ezkurra-Agirrezabala, 29; Juaristi-Barrenetxea IV, 40 Binakako txapelketa

3. Urriza-Ion, 34; Uterga-San Miguel, 37 (Urrizak min hartu zuen)

4. Urtasun-Zubizarreta, 19; Etxabe II-Endika, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun