Hiri Hondakinen Mankomunitatetako azaroko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 5a

4.443 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, azaroko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.443.

Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, urrian ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Azaroko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, azaroaren 30a baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun