Arkupeak elkarteak omenduak

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urriaren 31

Martin Mariezkurrena familiarekin. Fernando Etxeberria

Urriaren 17an ospatu zen Arkupeak Elkarteko besta. Ezkurrako bi herritar omendu zituzten, 85 urte bete dituzten Kontxita eta Martin. Meza ondoan jaso zuten omenaldia, beraien familiako kideak alboan zituztela.
 
Kontxita Garziarena 1928an jaio zen Ezku­rran. Hamabi senideetatik zazpigarrena, 32 urterekin ezkondu zen Martin Noblerekin eta bost seme-alaba izan zituzten. Senarra duela zortzi urte hil zen. 8 biloba eta 2 birloba ditu.
 
Martin Mariezkurrena 1928ko maiatzaren 10ean jaio zen Eratsunen. Maria Izaskun Apeztegiarekin ezkondu zen 1973an eta Ezkurrara etorri zen bizitzera. Tornainea Bordan bizi dira. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun