Umeen festa arrakastatsua izan zen

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urriaren 31

Urriaren 12an ospatu zen umeen besta eta parte hartzea handia izan zen. Ezkurrako ttikienek, inguruko herrietakoekin eta asteburu pasa Ezkurrara etortzen direnekin batera gozatu ederra hartu zuten.
 
Udaletxeko bilera gelan hasi zen besta, Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioarekin. ‘Karabi karaba’ izeneko emanaldiarekin haurrak eta ez hain haurrak ere txundituta utzi zituen.
 
Txokolatada egin zen eta gero, iluntzera arte besta giroan segitu zuten jolasean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun