GASTRONOMIA Hamahiru jatetxek parte hartuko dute ehizari buruzko jardunaldietan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hamahiru jatetxek parte hartuko dute aurten XXI. aldiz egiten ari diren ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Gure inguruan ehizatutako jakiak beteko dituzte jate­txetako eltzeak. Dagoeneko egutegia finkatua dagoen ekimena urriaren 27an hasi zen eta abenduaren 1era arte iraunen du. Tarte ho­rretan 27 eta 32 euro arteko menuak eskainiko dituzte. Hauek dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Aterpe eta Burlada, Ariz­kungo Ordoki, Berako Zalain eta Zubiondo, Donamariako Benta, Elbeteko posada, Etxa­larko Benta hotela, Igantziko La Vi­lla, Iruritako Olari, Oizko Posada eta Oronoz-Mugairiko Urgain. Urteroko moduan informazio eta orriak ilus­trazio berezi batekin apaindu dituzte. Aurten, Jaime Fortunaren lana aukeratu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun