Azpiegitura lanetarako dirulaguntza eman dute Nafarroako Gobernutik

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Baztanen, Elizondoko hornidura-sarearen soluzioaren lehenbiziko faserako 384.630,5 euroko dirulaguntza jasoko dute, (876.368 euro inbertsioa) eta Iruritako sarearen soluzioaren bigarren faserako 278.538 euroko subentzioa (365.194 euro inbertsioa). Amaiur, Aniz, Berroeta eta Gar­tzaingo bideak kon­pontzeko 41.913 euroko dirulaguntza emanen dute (313.027 euroko inbertsioa). Beintza-Labaienek 39.856 euroko dirulaguntza jasoko du hilerriko bidea zolabe­rritzeko (142.345,08 euroko inbertsioa). Donamariako Udalak, Gazteluko ur-hornidurarako 87.760,91 euroko dirulaguntza  (117.989,68 euroko inbertsioan). Sunbillako Udalak, Garaigarri eta Donibane karrikak zolaberritzeko 338.817 euroko subentzioa hartuko du (907.527 euroko inbertsioa) eta Urrozen goiko ur hornidura sarerako 37.147 euroko dirulaguntza hartuko dute (107.507 euroko inbertsioa.  NILSAk ere jasoko du 751.125 euroko dirulaguntza, Nafarroa 2012 Planaren baitan egiten ari den Bidasoko erdialdearen azterketan, Narbarte eta Legasa zatia aztertzeko (2.013.037,28 euroko inbertsioa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun