Gaztainazitua berandu etorri da, eta usoak ere bai. Baina ailegatu badira ailegatu dira horiek ere, beren ibili nekosoan. Hilaren 18ko argazkiak dira horiek. Barbarako eta Urrutinako postuetan bota zituzten uso, txoloma eta biligarroenak. Sailtxo polita egun bakarrerako. Barbaran ziren Koxkorro, Muxarro anaiak, Danbolineko bi gazteenak eta Oskar, eta Urrutinan, Migel Angel, Juan Mari eta Zorion. Eguna akitu eta gero, Barbarako postuetan egon zirenak Musarreneko atarian aritu ziren partizioa egiten. «Hik honako txaloma hoiek eta nik beste hoiek». «Hik harzkik lau uso horiek eta nik horrako horiek», eta haien inguruan jende franko begira eta ehizaldiaz jolasean. Eskasia delarik, ez da halako adiskidantzarik izaten, baina, hainbeste bota eta gero, denentzat aski, eta denak konforme!