Ugaitz Elizalde gogor eta indartsu dabil eskupilotan, binaka nahiz banaka. Urriaren 12n, 22 urtez beheitiko Nafarroako finala jokatu zuen, baina azpitxapeldun gelditu zen. Oberenako Joseba Apeztegiak 18-12 irabaz zion. Gogoratu behar da iaz gazte mailako txapelketa irabazi zuela Elizaldek.