Malerreka trukerrekaren ekimenez hilabetero egiten den Artisau eta Lanbide azokak badu azarorako data. Hilaren 10an, igandearekin eginen da, baina oraingoan lekuz aldatuko da: Iturengo plazatik Aurtizko frontoi eta kaleetara pasatuko da, hain zuzen ere Aurtizko besten barrenean izanen baita. Hilero bezala, gisa guzietako postuak izanen dira. Aurtitzera hurbiltzeko bertze arrazoi bat.