Aurtizko San Martin bestak egitarau bete beteaz datoz

Arkaitz MINDEGIA 2013ko urriaren 31

Tuterako Nafarroa Oinezen izandako arrakastaren ondotik, Aurtizko bestetan joko du Trikidantz musika taldeak. Utzitako argazkia

Larunbatean gaupasa izanen da Altxatu eta Trikidantz taldeekin

Bortz eguneko egitarau zabala prestatu dute Aurtitzen. San Martin bestak behar den bezala ospatzeko hainbat ekitaldi izanen dituzte.
 
ORTZEGUNA, AZAROAK 7
BESTA BEZPERA
• 19:00 Altxaferua, Bes­tei hasiera emateko eta gero kalejira bertako txistulari eta trikitilarien eskutik.
• 22:30 Mus txapelketa ostatuan. Ondoren triki poteoa Herriko Trikitilariekin.
 
ORTZIRALA, AZAROAK 8
HERRITARREN EGUNA
• 10:00 Argisoinua
• 12:00  Herri Kirolak. Herritarrak elkarren kontra
• 14:00 Herri bazkaria eginen da elkartean. Bertsolariak: Iñaki Aleman eta Ander Liza­rralde. Joxe Anjel akordeoilariak eta Erramun Martikorenarekin giroturik arratsaldean
• 21:00 Zopak Aurtizko Ostatun. Gauez  gaupasa DJ Luismirekin.
.
LARUNBATA, AZAROAK 9
• 10:00 Argisoinua.
• 11:00 Haur jokuak.
• 13:00 Haurren bazkaria eginen da elkartean.
• 17:00 Trikitixa jaialdia. Hauentzat berendua izanen da elkartean.
• 00:00tik aurrera gaupasa ALTXATU eta TRIKIDANTZ taldeekin.
 
IGANDEA, AZAROAK 10
SAN MARTIN BEZPERA
• 10:00: Argisoinua. Goizean zehar Artisauak.
• 17:30  Ibintza dantzarien erakustaldia. Ondotik Joxe Anjel akordeoilaria.
• 21:30 Herri afaria Aurtizko ostatuan.
 
ASTELEHENA, AZAROAK 11
SAN MARTIN EGUNA
• 10:00: Argisoinua. 
• 11:00 Meza nagusia San Martin Donearen alde. 
• Ondotik bertako gazteen pilota txapelketaren finala.
• Arratsaldean Tortilla eta Postre lehiaketa. Ondotik jatea eta bertako Trikitilariak alaiturik emanen zaie bukaera San Martinei!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun