Gaztain jatetik gau afrikarrera udazkeneko arratsak goxatzeko

Mattin LARRALDE 2013ko urriaren 31

Musika ez ezik, Afrikako dantzak ere izan ziren Makulu Ken taldearekin. Edorta Murua

Jende aunitz, Afrikako musika eta dantzak eta haizego epela ekarri zituen Makulu Ken taldearen kontzertuak

Urriaren 11n izan zen aurten urtero egiten den gaztain jatea.Urtetik urtera jende gehiago izaten da bertan eta gaztain jate soila izatetik berendu afaria izatera ere pasatu dela liteke jendeak patata tortila, bizkotxoak, sagardoa, ardoa, pastel­txoak..  ekartzen dituelako etxe­tik. Azken hiru urte hauetan bainuetxera etor­tzen den gizon baten bisita ere izan genuen. Txistua primeran jotzen du eta herrian zegoela probestuz bere musikarekin alaitu zuen giroa eta bertan zegoen jende guzia.

Bertze aldetik,hilaren 19an, larunbatarekin herri­ko ostatuan izan zen kontzertua aipatu beharra dago. Afrikar musika jotzen duen Makulu Ken taldea izan zen eta musikaz gain, bi dantzari ere ekarri zituzten. Jendez gainezka zegoen herriko ostatuaren ingurua, kanpoan izan baitzen kontzertua eta zebilen haizegoarekin Afrikan ginela zirudien. Sortu zen giroa  kusita zorionak eman behar zaizkie ostatukoei besta antolatzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun