Beharrezkoak ez diren gas azterketak egiten ari direla ohartarazi du Foru Poliziak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 31

Malerrekan, Leitzaldea eta Bortzirietan behar ez diren gas azterketak egiten ari direla jakinarazi du Foru Poliziak. Legezkoa den Eurogas enpresaren izenean egiten ari dira azterketak edo osagai aldaketak. Kobratzerako orduan ere kostatzen dena baino gehiago kobra­tzen omen dute: Foru Poliziaren arabera, gasaren goma aldaketa berez 10 euro inguru kostatzen bada, hauek 80 euro kobratzera ailega daitezke. Gisako kasurik gertatuz gero, Foru Poliziari abisua emateko adierazi dute.Irache Kontsumitzaile elkarteak ere azterketa hauen in­guruko oharra banatu du eta deus sinatu ai­tzinetik ongi informa­tzea aholkatu du, beti baitago zerbitzua kontratatzeko denbora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun