Nafarroako Gobernuak malda bat eraiki du Ezkurra errekaren ibilguan lehendik zegoen presa saihesteko, errekako arrainen migrazioa hobetu ahal izateko. Presa, Bidasoa ibaiarekiko bilgunetik 300 metro ingurura dagoena, arrainek «igarotzeko zailtzat» zegoen kalifikatuta, Nafarroako Gobernuak 2001ean egin zuen baina berriki eguneratu den presen eta oztopoen inbentarioaren arabera.
Antzina eraikitako desnibela da. Hasiera batean Erdi Aroko errota baten instalazioen parte zen eta, azken 20 urteetan, herriko saneamendurako hodi-biltzailea dago bertan. Hodiak Elizagibela aldea sare nagusiarekin lortzen du. Presa ttikiak metro eta erdiko desnibela zuen eta neurri handiko arrain batzuek eta baldintza jakinetan bakarrik egin zezaketen presan goiti. Kasu honetan, irtenbidea harri-lubeta eraikitzea izan da, malda gisa, desnibela kentzeko. 26.227,11 euroko kostua izan duen jarduerari esker, arrainen mugikortasuna eta izokinen igoera erraztu dira ugaltzeko baldintza ezin hobeak dituen tarte horretan.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak burutu duen jarduera iragazkortzeko ekintza estrategikoa izan da, tarte hori Bidasoaren adar nagusia den Ezkurra ibaiaren gunerik baxuena delako.