Birziklapena hobetu asmoz zaborrontziak berkokatzen hasi dira eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 4a

Olio edukiontzi gehiago ere paratuko dituzte

Birziklapena hobetu asmoz eta hondakinen inguruko legedi berria betetze bidean, Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek eta Baztango Udalak zaborrontziak berkokatzea eta edukiontzi mota guztiak dauden puntuetan biltzea erabaki dute.

Birziklapena hobetu asmoz eta hondakinen inguruko legedi berria betetze bidean, Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek eta Baztango Udalak zaborrontziak berkokatzea eta edukiontzi mota guztiak dauden puntuetan biltzea erabaki dute.

Horregatik, proiektu honen barrenean, paper-kartoi eta enbase edukiontzi gehiago paratzen hasi dira. Guztira, 36 edukiontzi berri paratu dituzte, 18 urdin eta 18 hori. Momentuz, Bortzirietatik hasi dira, baina hurrengo hilabeteetan Baztanen eta Malerrekan ere edukiontzi gehiago paratuko dituzte. Herriguneetan puntu berri batzuk sortu dira, falta ziren karriketan edo auzoetan, baina batez ere baserri-auzoetan bizi diren bizilaguneei hurbildu nahi izan dizkiete birziklatzeko edukiontziak.

Hori dela eta, baserri auzoen sarreretan puntu berriak sortzea erabaki dute. Horrela hondakinak bereiztea errazten da eta portzentaiak igotzea espero dute, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitatetik eta Baztango Udaletik oroitarazi dutenez, «ezin baitugu ahantzi oraindik %25 bakarrik birtziklatzen dugula!».

 

Olio edukiontziak Etxean sortzen den olioaren birziklapena hobetzeko asmoz ere edukiontzi gehiago ere paratu dituzte.

- Baztanen lau: Jaime Urrutia 55, Artesiaga denda parean eta Braulio Iriarte 37, Elizondon; Utselei 24, sarrerako pisuetan, Erratzun; eta Martin Urrutia, Suhiltzaileen ondoan, Oronozen.

- Bortzirietan bi: Altzate karrikan, Lixoia parean, Beran; eta Plaza Zaharreko aparkalekuetan, Lesakan.

- Malerrekan bi: Latsagako bidean, zubian ondoan, Iturenen; eta Uxarrea auzoan, Herriko ostatuaren parean, Donamarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun