Migel Latasaren omenezko pilota txapelketako finalak ortziralean jokatuko dira

Maider PETRIRENA 2013ko urriaren 31

Arruteneko frontoian egin ordez udal pilotalekuan eginen da aurten, leku faltarengatik

Azaroaren 1ean Migel Latasaren oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatuko dira udal pilotalekuan. Migel Latasa Sunbillako Arrutenea etxean jaio zen eta bizitza guztia eman zuen pilotaren munduan; erremontean eta palaz aritu zen afizionatu mailan eta urte aunitzez Federazioaren barne ere lan egin zuen hautatzaile gisa. Txapelketa hau Migelen oroimenez antolatzen dute bere semeek, An­tton Espelosinen lagun­tzarekin. Azken urteotan Arrutenea etxeak atze­ko aldean duen frontoian egiten zuten txapelketa, baina aurten toki eskasiarengatik herriko pilotalekuan egitea erabaki dute. Puntako pilotari afizionatuak ekarri nahi dituzte eta bi mailatan banatu dute lehiaketa. Alde batetik, kadeteak arituko dira lau t’erdian eta bertzetik, jubenilek, binaka jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun