Azaroaren 1ean Migel Latasaren oroimenez laugarren aldiz jokatu den pilota txapelketako finalak jokatuko dira udal pilotalekuan. Migel Latasa Sunbillako Arrutenea etxean jaio zen eta bizitza guztia eman zuen pilotaren munduan; erremontean eta palaz aritu zen afizionatu mailan eta urte aunitzez Federazioaren barne ere lan egin zuen hautatzaile gisa.
Txapelketa hau Migelen oroimenez antolatzen dute bere semeek, Antton Espelosinen laguntzarekin. Azken urteotan Arrutenea etxeak atzeko aldean duen frontoian egiten zuten txapelketa, baina aurten toki eskasiarengatik herriko pilotalekuan egitea erabaki dute. Puntako pilotari afizionatuak ekarri dituzte eta bi mailatan banatu dute lehiaketa. Alde batetik, kadeteak aritu dira lau t’erdiaren barrenean eta bertzetik, jubenilek, binaka jokatu dute.
Finalean, kadetetan, Ultzamako Pello Etxeberria Sunbillako Iker Espelosinen kontra ariko da, lau terdiaren barrenean.
Jubeniletako finalean, berriz, Berako Beñat Mitxelena eta Lesakako Jon Olaizola, Iruñeko Iker Espinal eta Huarteko Aitor Goñiren kontra ariko dira.