Elizondon abiatuko da larunbatean Nafarroako sokatira txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 30a

Aurten ere Amaiurko mutilak izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak Nafarroako txapelketan. Artxiboko argazkia

Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra gizonezkoen bi kategorietan

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa azaroaren 2an, larunbatean abiatuko da Elizondon 18:00etan hasiko den lehen jardunaldiarekin. Lau kategoria ezberdinetan erabakiko dira txapelak. Gizonezkoak zortzinaka ariko dira 640 kilo eta 600 kiloko kategoriatan. Berriozar, Txantrea eta Amaiur ariko dira. Emakumezkoen seikoteak 375 kiloko kategorian ariko dira. Berriozar, Txantrea eta Basaburua-Imotz izanen dira lehiakide. Talde mistoak, azkenik, zortzinaka ariko dira 550 kiloko kategorian. Berriozar A eta B, Txantrea eta Basaburua-Imotz ariko dira.

Elizondoko Baztan pilotalekuan larunbata arratsaldeko 6etan hasiko den saioan, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen txapelketako lehen jardunaldia jokatuko dute eta azaroaren 9an eginen dute bigarren eta azkena, Berriozarko pilotaleku berrian, ordu berean.

600 kiloko gizonezkoak eta talde mistoak azaroaren 16an hasiko dira Amaiurko pilotalekuan, 18:00etan eta azaroaren 23an jokatuko dute Lesakako pilotalekuan bigarren eta azken jardunaldia, ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun