Urriaren 26an abiatu zen erremonteko binakako txapelketa Galarretan. Lehen partidan, Xanti Uterga eta Ionek 34-40 irabazi zieten Urriza eta atzelari moduan lehen txapelketa ofiziala jokatzen hasi den Endika saldiastarrari.
Gisa honetara, Uterga eta Ionek lehenbiziko lau puntuak lortu dituzte eta bakarra lortu dute Urrizak eta Endikak. Nahiko partida orekatua joan zen eta hasieran gorriek bortz tantuko aldetxoa ere izan zuten, Endika gibelean sendo hasi zela baliatuz. Hogeita hamarna berdinduak ere izan ziren, baina azkeneko 1-9ko partzialak erabaki zuen norgehiagoka. Bukaeran, Endikari errebotean min eman zioten urdinek eta Urrizaren gainetik jokatu zuten aldioro.
Urriaren 26ko emaitzak Galarretan
1. Matxin VI-Larrañaga, 35; Otaegi-Zubizarreta, 24
2. Urriza-Endika, 34; Uterga-Ion, 40 Binakako txapelketa
3. Juaristi-Olazar, 40; Matxin III-Agirrezabala, 29
4. Etxabe II-Aizpuru III, 30; Juanenea-Zubiri, 21