Urriaren 17an Arkupeak Elkarteak bazkidearen besta ospatu zuen. 85 urte bete dituztenen artean Roxari Iraizoz Bertiz herritarra zegoen. 1928ko abuztuaren 26an jaio zen Aldameneko Bordan eta bertan bizi izan da beti. Lau senidetatik bi bizi dira orain. Duela 58 urte Alberto Arretxearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba, 10 iloba eta 2 birbiloba ditu. Gazte denboran ostatuan, baserrian eta Sunbillan zegoen antxoa fabrikan aritua. Jubilatu ondotik , berriz, baserrian, baratzean, josten, etab…