Lesagibel eskultorearen lanen erakusketa Zubietako estalpean dago ikusgai, eta ostiral, larunbat eta igandetan ikus daiteke. Urriaren 25, 26 eta 27an ireki zituen ateak eta azaroaren 1, 2 eta 3an ere bisitatzeko aukera izanen da. Erakusketak “Motozerra hutsa” du izena, motozerrarekin bakarrik landutako lanak erakusten baititu.
Ordutegia hauxe da: ostiraletan 17:00etatik 20:0etara, eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da eta Zubietako udalak antolatutako erakusketa bat da.
Lesagibel jaiotzez irundarra da, baina urte franko baditu Beintza-Labaiengo Ameztiko Bordan bizi dela.