LOMCEri ez! Kanpaina abiatu dute Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskoletan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 29a

Oronozko eskolan egin zuten elkarretaratzea. Utzitako argazkia

Urriaren 31n elkarretaratzeak eginen dituzte eskola guzietan arratsaldeko 5etan

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskoletan LOMCEri EZ!!!!! kanpaina abiatu da. Joan den astelehenean, urriak 21, Erreboteko Eskolan, pankarta tailerra egin zuten eta bere logoa osatu zuten,denak beltzez jantziak. Urriaren 24an, herriz herri, eskola bakoitzeko logoa osatu zuten eta bertze elkarretaratzeak ere egin zituzten, Iruñeko manifestazioan parte hartzeaz gain. 

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskoletan LOMCEri EZ!!!!! kanpaina abiatu da. Joan den astelehenean, urriak 21, Erreboteko Eskolan, pankarta tailerra egin zuten eta bere logoa osatu zuten,denak beltzez jantziak.

Urriaren 24an, herriz herri, eskola bakoitzeko logoa osatu zuten eta bertze elkarretaratzeak ere egin zituzten, Iruñeko manifestazioan parte hartzeaz gain.

Urriaren 31n, ortzegunarekin, elkarretaratzeak eginen dituzte eskola guztietan arratsaldeko 5etan.

Akitzeko, azaroaren 7an, ortzegunarekin, LOMCEri buruzko bilkura informatiboak eginen dituzte gurasoentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun