Joseba Larralde beratarrak irabazi du Nafarroako mendi lasterketa txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 28a

Joseba Larralde txapelarekin, podiumaren erdian, Nafarroako mendi lasterketa txapelketa irabazi ondotik. Diario Noticias

Urriaren 26an Tafallan jokatutako Hiru Mugak proban nagusitu zen

Manttale taldeko Joseba Larralde Altzugarrai kirolari beratarrak irabazi du Nafarroako Mendi lasterketen txapelketa. Urriaren 26an, larunbatean Tafallan jokatu zen Hiru Mugak lasterketan erabaki zen txapela eta beratarra garaile izan zen. 21 kilometro terdiko luzera eta 1.550 metroko desnibel positiboa zuen ibilbide gogorra eta ikusgarria osatzeko 2 ordu, 2 minutu eta 25 segundu behar izan zituen.

Manttale taldeko Joseba Larralde Altzugarrai kirolari beratarraak irabazi du Nafarroako Mendi lasterketen txapelketa. Urriaren 26an, larunbatean Tafallan jokatu zen Hiru Mugak lasterketan erabaki zen txapela eta beratarra garaile izan zen. 21 kilometro terdiko luzera eta 1.550 metroko desnibel positiboa zuen ibilbide gogorra eta ikusgarria osatzeko 2 ordu, 2 minutu eta 25 segundu behar izan zituen.

45 segunduko abantaila atera zion bigarren izan zen Saltoki taldeko Endika Gartzia Eizagirreri. Hirugarrenari, berriz, 6 minutu eta 45 segunduko aldea atera zion. Javier Tirapu Corerak osatu zuen proba nagusiko podiuma.

Emakumezkoen astean, Laura Sola de Miguel da Nafarroako txapeldun berria eta beteranoetan Ander Unzurrunzaga Iurrebaso.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun