Ikaburuko lezeak ez ohiko bertze bisitariak ere hartu zituen irailean. Nafarroa. Zinemaren lurraldea lehiaketarako grabaketetan aritu baitira. Zehazki, Donald Navas-en ¡No desperteis a la lamia! beldurrezko film laburra grabatzen aritu ziren hilaren 13, 14 eta 15ean. Nonbait, oporretan dagoen bikote gazte bat Urdazubira ailegatzen da San Juan gauean, baina lezeetan egin behar ez den zerbait egin eta amesgaiztoa hasiko da beraientzat. Lezeetan ez ezik, herrigunean, errotan eta landetxe batean ere grabatu zituzten irudiak. Lekarozko institutuan klasea ematen duen Mikel Rodriguez da filma honen gidoilaria eta Leire Berrocal, Ander Pardo, M” Jesus Jodar eta Natasha Steporjinski aktoreak.
Bertze aldetik, lehiaketa berean parte hartzeko, Santiago San Martin zuzendariaren Cien puertas film laburrerako irudiak ere grabatu zituzten iraileko hondar asteburuan. Bianan ere grabatu dituzte Santiago Bideari buruzko laburmetrai honetarako irudiak.
Bi filmak eta lehiaketara aurkeztutako gainerakoak azaroaren 4an eskainiko dituzte Nafarroako Filmotekako auditorioan.