Hamahiru jatetxek parte hartuko dute ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 25a

Jaime Fortunaren lanak apainduko ditu informazio orriak. Utzitako argazkia

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatu ditu urriaren 25etik abenduaren 1era

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hamahiru jatetxek parte hartuko dute aurten XXI. aldiz egiten ari diren ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Gure inguruan ehizatutako jakiak beteko dituzte jatetxetako eltzeak. Dagoeneko egutegian finkatua dagoen ekimena urriaren 27an hasi zen eta abenduaren 1era arte iraunen du.

Tarte horretan 27 eta 32 euro arteko menuak eskainiko dituzte. Hauek dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Aterpe eta Burlada, Ariz­kungo Ordoki, Berako Zalain eta Zubiondo, Donamariako Benta, Elbeteko posada, Etxa­larko Benta hotela, Igantziko La Vi­lla, Iruritako Olari, Oizko Posada eta Oronoz-Mugairiko Urgain.

Urteroko moduan informazio eta orriak ilustrazio berezi batekin apaindu dituzte. Aurten, Jaime Fortunaren lana aukeratu dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun