Txapelketa Nagusiaren jarraipena egiteko taldea osatu nahi dute Baztan-Bidasoaldean

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Astean behin bilduko litzateke taldea bertsoak aztertzeko

Bertsolari txapelketa nagusiaren jarraipena egiteko ikastaroa edo solas taldea antolatu dute, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako jendeari zuzenduta. Tokia eta ordutegia interesatuak daudenekin adostuko lirateke eta astero saio bat egiteko asmoa dute.
 
Bertsozalea den edonorentzat zuzendua dago, ez da bertsolaria edo bertsotan aditua izan beharrik Txapelketa Nagusiko gorabeherak sakonago ezagutzeko. Helburua, txapelketaren ingu­ruan solas egitea da, taldeko hausnarketa egitea. Asteburu bakoitzeko saio­etatik bertsoaldi ba­tzuk hautatuko dira. Horiek entzun, kantatu eta aztertuko dira bertsoaren alderdi bat lantzeko, bai alderdi teknikoa (doinua, neurria, errima, oinak, puntuaketa…), bai alderdi komunikatiboa.
 
Izen emateko telefonoz deitu behar da 620 023799 telefonora edo xabimaia@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun