CRANArekin hitzarmena sinatu dute eskualdeko lau herrik urriaren 8an

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Lau herritako udal ordezkariak eta CRANAkoak, hitzarmena sinatu ondotik. Nafarroako Gobernua

Uraren kudeaketa zentzuz egiteko proiektua da

Guratrans proiektuaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia egin zen u­rriaren 8an Parke Naturaleko Jauregian. Zehazki eskualdeko lau herritako ordezkariek sinatu zuten hitzarmena. Marisol Taberna Berako alkateak, Mikel Ortega Baztango zinego­tziak, Gloria Agerri Doneztebeko zinegotziak eta Severiano Txoperena Lesakako zinegotziak sinatu zuten, CRANA Fundazioko presidente Andres Eziolazarekin batera. Hitzarmenean aurreikusitako jarduerak 80.900 euroko aurrekontua du eta lau udalerritan hainbat ekimen eginen dira.
 
Honela, uraren eskaria kudeatzeko plan baten esperientzia pilotua Beran eta Lesakan, ura eraginkortasun handiagoz biltzeko eta baliabide hidrikoen hondamena saihesteko, eta ur zerbitzuak tarifatzeko sistema;  ingurumeneko ur auditoriak Lesaka, Doneztebe eta Elizondoko udal instalazioetan, arreta berezia jarrita udal instalazioetan, kirol instalazioetan, ikastetxeetan, erretiratuen elkarteetan eta berdeguneetan. Diagnosia eta ekintza-plan baterako proposamena ere proiektuaren baitan dago, ura aurrezte eta eraginkortasuna hobetze aldera. Guratrans Proiektua, Interreg IV A egitasmoaren baitan dago eta Pirinioetako mendebaldeko muturreko mugaz gaindiko ibaien kudeaketa integral eta parte-hartzailea bilatu nahi du. 
 
Marisol Taberna, Berako alkateak agerraldian aipatu zuenez, «azken aldian adminis­trazio desberdinak zorionez jabetu gara zeinen garrantzitsua den ura zentzuki eta zintzoki kudeatzea. Nork e­rran behar zigun guri hori? Horretan gogoz jardutea da dagokiguna, kontsumo eraginkorra bideratzea, eta herrita­rrei helaraztea ardura denona dela, denok egin behar dugula lan gure ingurumenarekinko erres­petuz jokatzen». 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun