Infernuko errotan ospatu dute aurten Erroten Eguna

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 22a

Taloak prestatzen Etxebertzeko Bordan. Utzitako argazkia

2014ko bestaren lekukoa Urdazubikoak hartu du

Erroten Eguna ospatu zuten urriaren 19an Infernuko Errotan, beharbada gure inguruan dagoen errotarik berezienean eta ezkutuenean. Heldu den urteko bestarako lekukoa, berriz, Urdazubikoak hartu du.

Erroten Eguna ospatu zuten urriaren 19an Infernuko Errotan, beharbada gure inguruan dagoen errotarik berezienean eta ezkutuenean. Heldu den urteko bestarako lekukoa, berriz, Urdazubikoak hartu du.

Partehartzaileak autoz eta oinez hurbildu ziren Etxalartik eta Irigoiengobordatik eta Argarate familiak zaharberritutako Infernuko Errota ikusteko aukera izan zuten. Arizkungo Patxi Larralde txistulariak eta Xabier Durruty atabalariak paratu zuten musika giroa eta Joxemari Argaratek azaldu zuen Infernuko Errotaren zaharberritze prozesua. Gero, Etxebertzeko Bordan, Argaratek berak eta Maria Mitxelenak prestatutako taloak dastatzeko aukera izan zen.

Ekitaldia akitzeko, heldu den urterako Errota Egunaren lekukoa jaso zuen Santiago Villares, Urdazubiko alkateak Etxebertzeko Bordako Mikel Argarateren eskutik, Mikel Ortega Baztango udal zinegotzia eta Bertizko Partzuergo Turistikoko Izaskun Goñi lekuko zirela. Beraz, heldu den urtean Urdazubiko Errotan ospatuko da Errotaren Eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun