Senpert’har hitzaren lehen edizioa eginen da urriaren 25ean, ortziral arratseko 8etatik aitzinera Senpereko Oiartzuna gelan. Taldeka, euskaraz, aktualitateari buruzko sei gaietaz (Patatatik Siriara, euskaraz zeharkatu) mintzatzeko aukera izanen da Senpereko Euskaraz Bai taldeak bultzatzen duen ekimen honetan.
Hamar minutuko txandak izanen dira gai bakoitzeko eta ondotik, mahaiaz mugituko dira parrtehartzaileak, ahalik eta pertsona gehienekin hitz egin dezaten. Izan ere, ekimen honen helburu nahusia euskaldunak elkartzea da, «gaur egun euskarak nagusiki behar duena erabilea delako eta gure helburu nagusia hizkuntza ateratzea delako, hots, euskaldunoi espazioak eskaintzea da gure xedea».